Gaur egungo munduan ur asko alferrik galtzen dugu, eta daramagun martxan batek daki etorkizunean hurrengo bideoaren pertsonaiak kontatzen diguna gertatuko zaigun:
Beraz, konponbidea da uraren kontsumo arduratsua edo, beste era batera esanda, ura aurreztea. Baina helburua lortzeko jendea kontzientziatu beharko dugu, hezkuntzatik hasita. Benetan badakigu nola aurreztu ura? Benetan kontrolatzen dugu etxean kontsumitzen duguna? Zure erantzuna ezezkoa bada, nahi baduzu ikusi hurrengo bideo laburra, ea zeozer berria ikasten duzun.
Bukatzeko, proposatzen dizut zure etxeko uraren erabilerari buruzko galdera batzuei erantzutea, eta horrela kalkulatzeko eta jakiteko zure kontsumoa noraino den egokia. Galdera hauek erantzuteko egizu klik link honetan.
1 comentario:
Aupa edurne.
Gustatzen zait zure lana. Garrantzi haundiko gaia eskuratu duzu, oso zabala baina ondo ari zara tratatzen.
Segi lanean blog honetan. Interesgarria da eta.
Publicar un comentario