Ia gauza guztiek pilak behar dituzte funtzionatzeko. Gizakiok ere taupagailurakoak behar ditugu. Baina mota ezberdinetako pilak daude, tamainu, forma, osaketa eta abarren arabera. Guztiak metal astunez egiten dira: nikelaz, kadmioaz, berunaz, litioaz, merkurioz... Eta osagai toxiko hauek ura eta atmosfera kutsa ditzakete, askatzen badira. Beraz, zer egin behar dugu gastaturiko pilekin? Ondo deritzozu zakarrontzira botatzeari?
Honelako galderei erantzuna emateko, nahi baduzu sar zaitez hurrengo helbideetan:
http://www.20minutos.es/noticia/84379/0/menos/boton/pueden/Adibidez, Bilboko udalak pilak birziklatzeko ideia bat praktikan jarri du: eskolumeen artean pilentzako ontzi txikiak banatzea. Ez da ideia makala hezkuntza eta kontsumoa bateratzeko!
Hala eta guztiz ere, birziklaketaz aparte, ingurunerako hobe da sare elektrikoa edo berriz kargatzeko pilak erabiltzea. Zein da zure iritzia?
Argazkia http://www.ecosur.net/ i esker.