Goiko bideoan bidezko merkataritzaren adibideak ikus ditzakezue eta garapen iraunkorraren ereduren bat ere bai. Baina badakigu bidezko merkataritza zer den? "Hirugarren Mundua"rekin truke zuzen eta bidezkoen oinarrituriko harreman komertzialak izateko elkartasun-alternatiba da. Horretan ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremanek ahalik eta hierarkia txikiena izan behar dute, hau da, bitartekaririk gabe.
Beraz, bidezko merkataritzaren helburu nagusia ekoizleen bizi baldintzak hobetzea da, merkatuetan sartzen lagunduz, egindako lanarengatik bidezko prezioa ordainduz eta harremanekin jarraituz, eta beren ondasunen zati bat komunitateetako oinarrizko baldintzak hobetzera bideratuz (hezkuntza, osasuna...).
Hauexek dira bidezko merkataritzaren printzipioak edo arauak, CONSUMER EROSKI aldizkariaren arabera ( 72. zenbakia - 2003ko abendua) :
- Ekoizpen kooperatibak parte-hartzaileak izan daitezela benetan.
- Bidezko prezioa ordaintzea.
- Soldata eta lan baldintza duinak.
- Sexu, arraza, erlijio diskriminaziorik ez.
- Haurren edozein explotazio mota gaitzestea.
- Merkataritza harremanak epe luzera.
- Merkantzia aldez aurretik ordaintzea (% 60 arte).
- Mozkinen inbertsioa komunitatearen garapenean.
- Ingurumenarekiko errespetua.
- Kalitatezko produktuak.
Bidezko merkataritzan erakunde desberdinak daude inplikatuta. Hauek erabakitzen dute dendak eta salmenta guneak jartzeko lekurik aproposenak zeintzuk diren. Denda hauetan (bai birtualetan ere) eros ditzakegun produktuak ondorengoak dira: elikagaiak (kafea, txokolatea, mermelada, gailetak, eztia, fruitu lehorrak, etab.), artisauen lanak (bitxiak, ehunak, jantziak eta janzteko osagarriak, jostailuak, etxerako apaingarriak...). Honelako produktuak non erosi jakiteko joan zaitezte helbide honetara:
http://www.comerciojusto.org/stakeholders/
No hay comentarios:
Publicar un comentario